Hainbat herritar batu dira Sondikan, eraso matxista gaitzesteko eta emakumeari babesa emateko

a: Garrasia talde feminista 2024ko api. 19a, 10:55
a: Garrasia talde feminista

Sondikan atxilotutako gizon bat behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du epaileak, bikotekidea bahitu, tratu txarrak eman eta erasoa egitea leporatuta. Atzo arratsaldean, hainbat sondikoztar batu ziren Ikurrina plazan, eraso matxista gaitzesteko eta hura jaso duen emakumeei eta senideei babesa emateko. Deialdia Sondikako Udalak eta Garrasia herriko talde feministak egin zuten, eta bertan elkarrekin kaleratutako adierazpena irakurri zuten.

“Ez dugu emakumeen aurkako inolako indarkeriarik onartzen eta emakumeak kontrolatu eta menderatu nahi dituzten ideia eta jarrera matxista guztiak gaitzesten ditugu”, adierazi dute komunikatuan. “Gertatutako erasoa ez da kasu isolatua. Indarkeria matxista egiturazkoa da, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean eta diskriminazioan oinarrituta”. Sondikako Udalak eta Garrasia talde feministak elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, jendarte feminista eta justu bat lortzeko eta indarkeria matxista ezabatzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).