Hastea gatxa da beti

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 24a, 13:26

Testua: Nagore Peñafiel, kazetaria

Adaptaziñoa, egokitzapena, moldaera-aldia... azken asteotan behin baino gehiagotan entzun doguzan berbak dira. Izan ere uda amaitu egin da eta hurrengo urtera arte itxaron beharko dogu emoten doskuzan gauzekaz ostabe disfrutatzeko. Beste sasoi bat hasten da orain. Adaptaziñoa etxeko txikienak hasibarriak direlako eskolan, egokitzapena oporrak amaitu eta beharrera bueltatzen garelako gehienok, edo moldaera-aldia udak dakarrena arrapaladan joaten ikusten dogulako. Sasoi honetan aurpegi goibel asko ikusten doguz edonon. Mahai gainean daukagun oporretako argazkia begiratuz oraitzapenak datorkiguz burura, eta eskerrak, ze horrela bakarrik sinisten dogu oporretan egon garela. Badirudi urteak pasa direla harrezkero! Azaleko kolore baltzarana desagertuz doa, goizetan fresko egiten dau, ez gagoz gauetan ilargiari begira terrazatxo baten...hau da, bestelako gauzetan pentsaten hasi beharra dago derrigor. Urteroko kopla bardina, baina lagun baten alabatxoak diñon moduan: “bizitza horrelakoa da”. Eta hori oraindik 4 urte bete behar dauazala abenduan. Uda joan da, bai, baina joan dana eta datorrenaren artean gaurko eguna dago! Eta gura izanez gero gauza interesgarri asko dagoz egiteko. Bakotxaren aukera da adaptaziño garai honi umoretsu aurre egitea ala ez.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).