Beherapenekin burua galdu

Aikor aldizkaria 2010ko urt. 25a, 15:51

Testua: Eder Merino, Kazetaritza ikaslea

Urtearen errutinak jota betiko martxan hasi dugu sasoi berria. Inongo ezustekorik gabe izkinaren bueltan aurkitu genuen urtarrila; eta berarekin batera zorioneko beherapenak. Kola luzeak, gangak eta pizti ugari; gehiegi, agian. Hala ere, aurten produktu berezia dago mugako beherapenetan: erlazio pertsonalak. Punta puntako teknologiek aurrera egiten duten heinean, honen esentziak gogorki egiten du beherantz. Divorce-Online abokatu langelak adierazi duenez, Facebookek dibortzioa eragiten du. Hainbat bezerok, antza, senar-emazteak harrapatu dituzte sarean beste pertsona batzuekin hizketan edota zibersexua izaten. Sinplea da: profila egiten duzu, beste pertsonekin hizketan gustura eta lasaitasunez hasten zara, eta konturatu orduko epaitegian zaude zure bikotearen salaketa duzula esku artean. Kontuz. Aurreko astean giza sare honen funtsa zein zen galdetu zidan lankide batek eta, egia esan, kontaktu ludikoaz gain, ez nuen erantzunik aurkitu. Bide elektronikoak gero eta maizago erabiltzen ditugu eguneroko gauzak egiteko, zuzeneko komunikazioa albo batera utziz. Pantailek eta teklatuek xurgatu gaituzte, beharrezkoak beti? Beherapenen zulo itogarrian galtzen garen bitartean, ez litzateke gauza makala betiko baloreak berreskuratzeko hausnarketa burutzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).