Lezama, pasabide garrantzitsua

Aikor aldizkaria 2013ko api. 26a, 10:13
t: Jabi Agirre / a: Ander Lasa
Apirilean, Lezama Bizirik auzo alkartearen Eguna ospatu genduan eta, besteak beste, Kurutze auzotik Goikoelexalde Larrabetzuko auzora doan bide zaharraren zatia egin genduan oinez. Mª Jesús Fernandezek eta Ana Isabel Pradok (Eusko Ikaskuntza) idatzitako Estudio arqueológico y documental del viejo camino Bilbao-Gernika beharraren arabera, Lezama pasabide garrantzitsua izan da aro ezbardinetan. Hurrengo lerrootan bideari emon jakozan erabilerak aztertuko doguz. Bidearen sorrera, Erromatarren garaia Zin Bidearen zehar, garai honetako aztarnak aurkitu dira leku honeetan: Bilbo, Berreagako kastroa, Larrabetzu, Morga, Gernika, Foru, Mundaka eta Bermeo. Komunikazino bide honen inguruko dokumentazinoa Erdi Arotik aurrera hasi zan batzen; halanda be, aitatutako lekuetan topautako aztarnak eta mantendu dan bidearen tipologia haren diseinua Erromatarren garaikoa dan adierazgarri dira. Erdi Aroko bidea, Done Jakue bidea XII. eta XIII. mendeen inguruan, bidea erromes-bidea bihurtu zan. Barrualdeko bidetik aparte (Orreaga), kostaldekoa be hasi zan erabilten: Gipuzkoatik Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Itziar eta Mendaro; eta Bizkaitik Bolibar, Zenarruza, Arbatzegi, Arratzua, Gernika, Morga, Larrabetzu, Lezama eta Bilbo. Zin Bidea Kostaldeko Done Jakue bidea ahultzen joan zan heinean, Nafarroakoa indartzen joan zan. Halanda be, Gernikarako bideak bizirik jarraitu eban Zin Bideak eban garrantziagaitik. Bizkaiko jaunek eta Gaztelako erregeek bide hau egiten eben Foruen zina egiterakoan. Bizkaiko Foruan azaltzen dan moduan, lehenengo eta behin Bilboko ateetan egiten eben zin eta, ondoren, San Emeterio eta San Zeledonio Goikoelexaldeko eleizan, Gernikako arbolaren ondoan eta Bermeoko Santa Eufemia eleizan. Urduña – Bermeo bidea Uri bien arteko komunikazino zuzena noiz hasi zan ez dakigun arren, argi dago bidea 1.300 urtean hasi zala Bilbotik pasaten, sortu barria zan uriaren onerako eta Bermeoren kalterako. Bideak Zin Bideagaz eta Done Jakue bideagaz egiten dau bat. Bestalde, aitatu beharra dago eztabaidak dirala ea Larrabetzutik Lezamarako bidea non hasten dan, urian edo goikaldean, hau da, bide zaharrean. Lezama – Larrabetzu Bide bi dagoz. Alde batetik, bide zaharra, leku honeetatik pasaten dana: Zamudio, Matsa, Athleticen landak, San Bizente ermita, Garaioltza, Alkerri, Xustine, Gandorta, Bazabal, Gaztelu eta Zarandoa. Eta bestetik, bide barria, Kurutze Lezamako auzoa eta Larrabetzuko uria batzen dituana. Bide biak dira antxinakoak eta, konpontze-beharren haritik, herri biren arteko tirabirak be ohikoak izan zirna. Bide zaharra Bilbo – Gernika bidetzat jo zan arren, gero eta gitxiago erabilten zan eta bide barria, ostera, indartzen joan zan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).