Ongi etorria eman diote “Pika”ri

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 19a, 14:12

Pasa den zapatuan hainbat lagun eta senide batu ziren Zamudioko Herriko Plazan, Arkaitz Hormaetxe “Pika”ri ongi etorria emateko. Amnistiaren Aldeko Mugimendua, gazte mugimendua eta ezker abertzaleko ordezkariek ere parte hartu zuten ekitaldian. Ostean, triki-kalejira eta bazkaria egin zituzten. Bazkarian 170 bat lagun elkartu ziren. “Pika”, urtarrilaren 29an irten zen Aranjuezeko espetxetik, 12.000 euroko bermea ordainduta.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).