Elkartasuna Argia eta Axier Lopezekin

Aikor aldizkaria 2016ko api. 18a, 09:07
Idatzi honen bidez, TOKIKOMen Administrazio Kontseiluak eta Aikor! Txorierriko aldizkariak beren elkartasun eta babesa eskaini nahi diete Axier Lopez kazetariari eta Argiaren lan talde osoari, Naroa Ariznabarretaren atxiloketaren berri emateagatik zigorra jaso duten honetan. Espainiako Gobernuak Herritarren Segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa, “Mozal legea” gisa ezagutzen dena aplikatuz ezarri du zigorra. Lege hori eraso zuzena da herritarrak informatuta egoteko zein kazetariek informazioa emateko duten eskubidearen aurka. Informazioa jaso eta emateko eskubide horiek gizarte demokratiko baten funtsezko oinarriak dira. Eskubide horiek gauzatzea delitu bilakatzea, beraz, gizarte osoaren aurkako erasoa da, eta hala salatu nahi dugu mezu honen bidez.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).