Iparralde Eguna ospatu dute Lezaman

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 26a, 10:57
a: Lezamako Udala
Hura maiatzaren 21ean ospatu zuten, hauek antolatuta: Lezamako Udalak, Zorrizketan euskara elkarteak, Kurutze dantza taldeak eta Gazte Asanbladak. Azaldu digutenaren arabera, Iparralde Egunak “han gutxi ezagutzen den Euskal Herriko parte horren kultura, euskara, dantzak, kirolak, folklorea… lezamarrei ezagutaraztea eduki du helburu”. Horretarako, ekintzak antolatu ziren egun osoan zehar, hala nola dantzen agerraldia, kalejira eta kontzertuak. Gainera, aurreko egunean Ipar Euskal Herriko hizkuntzari buruzko hitzaldia ere antolatu zen. Ekitaldietan Lapurdiko Oroi-Bat dantza taldeak, Zuberoako Zalgize eta Ezpeizeko dantzariek, Kli-k taldeak, Niko Etxartek eta Joxe Replay taldeak hartu zuten parte. Herri bazkarian 160 lagun batu ziren.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).