Lezamako trenbide zaharraren aldeko martxa

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 27a, 09:56

a: Idoia Andrés

Eguraldi kaskarra egon bazen ere, hura maiatzaren 22an egin zuten, Txirrin Txirrin, Bizi Txorierri, Gailurra eta RK abentura taldeek antolatuta. Aurreko urteetan bezala, ekitaldiak trenbide zaharraren ibilbidea berreskuratzeko eskatzea eduki du helburu. Mendi martxari Guggenheim museoko zabaldegian eman zioten hasiera, eta handik gora Artxandako antzinako geltokira abiatu ziren. Pikerako bidea hartu eta mendian barrena sartu ziren, harik eta tunelera ailegatu ziren arte. Azaldutakoaren arabera, tunela nahiko lokaztuta dago, eta Bilboko sarrera guztiz urpean. Lehenengo 300 metro oinez egin ziren, kontu handiz, eta amaierako zatia, piraguaz. Handik Artxandako geltoki zaharrera abiatu ziren berriro. Ekitaldiari amaiera emateko, antolatzaileek hamaiketakoa eskaini zieten parte-hartzaileei.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).