Zamudio taldea, Bigarren B mailara

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 30a, 13:23
Zamudio KE futbol taldea Bigarren B Mailara igo da azkenean, nahiz eta atzo, Laredon, 1-0 galdu. Izan ere, txorierritarrek 3-1 irabazi zuten joaneko partidan, Gazituaga zelaian. Laredoko partidan, Ibon Etxebarrietak zuzentzen dituen mutilak sendo ibili ziren defentsa lanetan eta, horri esker, etxeko taldearen erasoei eutsi ahal izan zieten. Eta asko sufritu ostean, zamudioztarrek igoera lortu dute. Talde txorierritarrak denboraldi ederra egin du aurten. Lehendabizi, 3. Mailako liga irabazi du eta azkeneko kanporaketan Laredo taldea hartu du mendean. Kirolari dagokionez, ibilbide paregabea egin du Zamudio taldeak, baina ekonomikoki Bigarren B Mailan jokatzea ez da batere erraza izango. Horretarako, 100.000 euro gehiago beharko du talde zuriak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).