Rubén Glera, hirugarrena Rioja Bike Race lasterket

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 31a, 09:11
Rubén Glera txirrindulari zamudioztarrak hirugarren postuan bukatu zuen Rioja Bike Race lasterketa. Rubén Master 50 kategorian aritu zen. Rioja Urban Race saioa hirugarren aldiz egin da aurten, maiatzaren 14an, eta Rubének hiru edizioetan hartu du parte. Duela urte bi bosgarren postuan bukatu zuen eta iaz, laugarrenean. “Aurten lehenengo postuetan ibiltzea espero nuen eta oso pozik nago aurreko urteetako emaitza hobetu egin dudalako”, esan digu Rubének. Lasterketa hiru etapatan banatzen da, eta txirrindulariek guztira 200 kilometro inguru egin zuten mendiko bizikletaz. “Lasterketa gero eta ospe handiagoa dabil hartzen, Errioxako erakunde publikoek bere aldeko apustu handia egin dutelako”. Gainera, Rioja Bike Race UCI zirkuituaren barruan dago eta horrek kirolariak erakartzen ditu. Aurten 19 herritako etorritako 1.000 txirrindularik hartu dute parte lasterketan, hainbat kategoriatan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).