Lezamak VI. truke azoka egingo du

Aikor aldizkaria 2016ko aza. 22a, 12:21
Azaroaren 27an truke azoka egingo da seigarren aldiz Lezamako pilotalekuan, goizeko 11:30etik 14:00ak arte. Azokan tresnak zein zerbitzuak elkartrukatu zein oparitu ahal izango dira. Aurreko edizioetan liburuak, arropak, etxeko tresnak, altzariak… ikusi ziren. Trukeak helburu hirukoitza dauka: kontsumoa gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea. Jarduera honek garapen jasangarria bultzatzen du. Azoka amaitzean, EMAUS taldea pasatuko da azokan elkartrukatu edo oparituko ez diren tresnak batu eta bestelako pertsonek aprobetxatu ditzaten.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).