Korrika 20

Korrika 20, apirilaren 6an, Txorierrin

Aikor aldizkaria 2017ko ots. 28a, 10:10

Korrika 20 martxan dago. Aurten martxoaren 30ean hasiko da Otxandion eta apirilaren 9an bukatuko da Iruñan. Txorierrin euskararen lekukoa apirilaren 6an, gauean hartuko dugu. Euskaltzaleak Bilbotik etorriko dira eta 21:25ean sartuko dira Erandiogoikoan; Sondikan, 21:58an; Loiun, 22:18an; Derion, 22:26an; Zamudion, 22:51n; Lezaman, 23:10ean; eta Larrabetzun, 23:31n. Handik Korrika Usansolora abiatuko da. 

Txorierrin otsailaren 17an aurkeztu zen Korrika 20.a, Derioko Baserri Antzokian. Txepetxakoek ekitaldi polit eta hunkigarri bat egin zuten: euskaltegiko ikasleek hartu zuten parte, aurreko edizioak laburbiltzen zituen argazki galeriaren bideo bat igorri zuten, omenaldia egin zieten laguntzaileei eta bidean galdutako lagunei... Bertoko Zamudioko taldea ere aritu zen bertan, baita txalapartari batzuk ere. Euskaltegiak Korrikan urteetan zehar egindako argazkiak eskatu dizkie txorierritarrei, ia 40 urteko ibilbidearen argazki-album handia osatzeko eta gordetzeko.

Aurkezpen-ekitaldiak hasiera eman zion Korrika Kulturalaren egitarauari, hau da, Korrikaren haritik herri guztietan antolatzen diren zenbait ekitaldi. Besteak beste, jaiak, tailerrak, kontzertuak, ikuskizunak, bertso-saioak eta hitzaldiak. Ekintzek Korrikaren aldeko giroa suspertuko dute. Ildo honi jarraituz, urtero moduan, Txepetxakoek Otxandiora joateko autobusa antolatuko dute, martxoaren 30erako. Nahi duenak izena eman ahal du Derioko euskaltegian, Gorbea kalean (944 54 39 67). 

 

Martxoak 11

–Laburbira, Sondikan, Altzora euskara elkartearen eskutik.

Martxoak 17

–Korrika jaia, Erandion. 18:00etik aurrera. tailerrak , Goikoako eskol umeen dantza ekitaldia, Goi Alde Dantza taldearen ekitaldia, musika taldea eta triki-poteoa eta afaria (22:00etan, Dandaka jatetxean).

Kuestazioa eta arropa salmenta, Zamudion.

Martxoak 20

–19:00: Bertso Korrika, Kultur Birikan, Derion.

Martxoak 24

–Korrika txikia, Loiun.

–Antzerkia (MAE taldea)

–Kuestazioa/ arropa salmenta

Martxoak 27

–“Gizakiok korrikarako jaioak” hitzaldia, Jose Ignacio Iglesiasen eskutik. Baserri Antzokian, Derion.

Martxoak 30

–KORRIKA 20 Otxandion hasiko da autobusa antolatuko dugu goizeko 11ak inguruan. Deriotik irtengo da

–“Emakumea eta surf-a” hiltzaldia. Sondikako Kultur Aretoan. Altzora euskara elkarteak antolatua.

Martxoak 31

– Kepa Junkera, “Maletak” ikuskizuna, Derioko kiroldegian.

Apirilak 1

–Bazkaria, Sondikan.  SONDIKA: korrika bazkaria (Casinon)

–Bazkaria, Derion, Baserri Antzokian.

Apirilak 6

–Poteoa eta txokolatada, Erandion.

–Umeentzako ekitaldiak, izarza Bidean. Poteoa eta txokolatada, Sondikan. 

–18:00tik aurrera, Derion: kartelak pintatzea, umeentzako festa, poteoa (21:00etan).

–Txitxi burduntzia eta txokolatada, Zamudion.

–Herri afaria, pilota partidak, umeentzako tailerrak, musika herriko taldeekin, Korrikaken argazkien proiekzioa. Lezaman.

–Pintxo potea, parrillada, txokolatada, Larrabetzun.

Apirilak 7

–Bertso afaria, Zamudion. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).