Udako fruten panakota

t: Maite Lekerika / a: antojoentucocina.com 2021ko uzt. 22a, 08:58

Osagaiak (lau lagunentzat):

  • 250 ml esne (osoa)
  • 250 ml esnegain
  • 50 g azukre
  • 2 gelatina-orri (uretan beratuta)
  • Banilla-azukre apur bat
  • Laranja erdi baten ura
  • 250 g fruta (nektarina, mertxika, gereziak…)

Prestetako era:

Esnea, esnegaina, azukrea eta banilla-azukrea berotuko ditugu. Irakiten hasten denean, gelatina gehituko dugu. Ondo nahastuko dugu. Nahasia lau kopatan edo ontzitan bananduko dugu. Hozten utziko dugu. Bestalde, frutaren erdia dadotan ebakiko dugu. Beste erdiari laranja-zukua botako diogu eta irabiatuko dugu, harik eta krematxo bat egiten dugun arte. Fruta-dadoak gehituko ditugu, eta panakotaren gainean bota.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).