Euritsu eta goibel

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 22a, 08:22

Euskalmetek iragarri duenez, asteartearen lehenengo partean iparraldean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Kostaldean zaparradak botako ditu eta baliteke ekaitzak jotzea. Barnealdean ere goibel egongo da, baina euria urria izango da han. Mendebaldeko haize bizia eta giro hotza; goizean goiz elur-kota 1000 metro inguruan egongo da. Orduak pasa ahala, haizea hego-mendebaldera aldatuz joango da; tenperaturak gora egingo da eta elur-kota ere igoko da. Arratsalde-gau partean denean egingo du euria, baina prezipitazioa ez da ugaria izango. Tenperatura maximoak, 10 eta 15 ºC artekoak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).