Mihiluze txapelketan parte hartzeko izena ematea zabalik

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 15a, 10:33
a: Txorierriko Mankomunitatea

Txapelketa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat da eta izena ematea martxoaren 10era arte egin daiteke Txorierriko ludoteketan. Orotara lau sari emango dira: lehenengo saria: hiru lagunentzako bidaia, bi gau hotel batean eta sarrerak; bigarren saria: Senda Vivara joateko sarrerak eta gau bat hotel batean (hiru lagunentzat); hirugarren saria: Biarritzeko aquariuma bisitatzeko sarrerak, Cité de l'Océan museorako sarrerak eta gau bat hotel batean (3 lagunentzat); eta laugarren saria: Mendexako abentura parkea bisitatzeko sarrerak eta bazkaria (3 lagunentzat). Txorierriko Mankomunitateak antolatutako ekintza da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).