GUROT lehiaketan izena emateko epea martxoaren 14ra arte zabalik

Aikor aldizkaria 2024ko mar. 6a, 09:54

GUROT euskal tribial birtualaren talde-lehiaketa da, eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeaz gainera, bere helburua da gazteei aisialdirako jolasa edo tresna egokia eskaintzea, galderei erantzunez sariak irabazteko aukera emanda. Lehiaketan parte hartzeko, gazteek hiru laguneko taldeak osatu beharko dituzte, eta ahalik eta galdera gehien erantzun. Izena ematea martxoaren 14ra arte dago zabalik.

Aplikazioa deskargatu eta izena bertan eman behar da. Antolatzaileek azaldu dutenez, aplikazioa berritu da eta, hortaz, aurretik izena emanda zutenek ere berriro eman beharko dute izena. Talde-lehiaketa martxoaren 18tik apirilaren 17ra bitartean jokatuko da, eta aurrez aurreko finala, apirilaren 26an, San Mamesen. Sarien artean egongo dira asteburu-pasak Madrilgo Warnerren, Irri Sarri Landen eta Miarritzeko Cité de LÓceanen.

Lehiaketa Bizkaiko 11 eskualdetan egingo da eta Txorierri dago haien artean. Udal edo mankomunitate bakoitzeko talde bi onenek herriko sariak irabaziko dituzte, eta lehenengoa final handira pasatuko da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).