`Sarri min ematen du akordatzeak´ ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditugu

a: Loraldia 2024ko mar. 18a, 10:41
a: Loraldia

Joseba Sarrionandiaren unibertsoan murgildu dira Ibarrekolandako batxilergo artistikoaren ikasleak, eta antzerkia, dantza, poesia eta musika uztartzen dituen sormen-lana sortu dute: Sarri min ematen du akordatzeak. Iurretako idazlea agertokian haiekin egongo dela, ikuskizuna martxoaren 22an aurkeztuko dute 21:45ean, La Terminal T2n. Aikor! aldizkariak hiru sarrera bikoitza zozkatuko ditu irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “sarri” hitza idatzi. Mezuak jasotzeko azken eguna martxoaren 20a da. Irabazlearekin martxoaren 21ean ipiniko gara harremanetan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).