Apirileko Feria ospatuko dute Baserri Antzokian

a: Freepik 2024ko mai. 2a, 12:02

Bihar, maiatzak 3, Apirileko Feriaren zati bat ekarriko dute Txorierrira; izan ere, Baserri Antzokian jai flamenkoa antolatu dute. Jaia 20:00etan hasiko da, eta hara hurbiltzen dutenek musika flamenkoaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute, Jose de Artek eta La Marak kontzertua egingo dute eta. Gainera, rebujitoak eta sevillanak egongo dira.



Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).