2017/02/25 18:00

Inauteriak zamudion

Inauteriak zamudion
Zamudio, Zamudio

Udal Liburutegian, 11:30ean, mozorro-tailerra.

Adintsuen Etxean

-18:00etan, Tostada Lehiaketea

1- Izena emotea, kultura teknikoaren bulegoan edo 94 4060998 telefonora deituz egin behar da.

2- Tostadak, zezeilaren 25ean, zapatuan, Adintsuen Etxean aurkeztu beharko dira, 18:00etan.

3- Partehartzaile bakotxak, gitxienez dozena bat tostada aurkeztu beharko dau parte hartu gura dauan

modalitatean, edo bietan, holan gura izan ezkero:

  • - Ogizko tostadak
  • - Ahizko tostadak

4- Tostadak betiko osagaiak erabiliz egin beharko dira:

  • - Ogizko tostadak: ogia, esnea, kanela, azukera, uruna, arrautza eta orioa
  • - Ahizko tostadak: esnea, uruna, azukera, arrautza eta orioa

5- Epaimahaia 18:00etan hasiko da tostadak probetan. Dastatzea behin hasita tostadak dakartzanak, ezin izango dau parterik hartu.

6- Sariak, Zamudioko saltokietan gastetako baleak, Adintsuen Etxean bananduko dira, 18:30ean.

  • 1. 50,00€, 2. 40,00€, 3. 30,00€, ganerako partaideak 10,00€

7- Lehiaketan parte hartzeak berez dakar aipatutako arau guztiok onartzea.

 

-18:30ean, Tostada Lehiaketaren sariak banatuko dira

Jarraian, erromeria

Gazte Estazinoan, 19:00etan, gynkana pirata, disko-pirafest eta makina bat sorpresa.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).