Udal hauteskundeak M26

Igotz López Torre, Zamudioko EAJko alkategaia: “Kultura Etxean erabilera askotariko aretoa egin eta pelotalekua barriztatu gura doguz”

BABESTUTAKO EDUKIA 2019ko mai. 21a, 12:14

Igotz López Torre zamudioztarra Bilbon jaio zan 1974an. Zuzenbidean lizentziatu zan Deustuko Unibertsidadean, eta hainbat graduondo eta ikastaro egin dauz, besteak beste, Toki Erakundeen Gobernu eta Zuzendaritza, Mondragon Unibertsidadean. Bankaria izan da luzaroan, eta kudeaketan ohitua. Unibertsidadean eta Zamudion hainbat alkarteetako kide eta parte-hartzaile izandakoa. 2007ko legegintzaldian Zamudioko kultura zinegotzi izan zan eta 2011n hartu zuen alkatearen makila. Ekintzailea, eraginkortasunez ekiten deutso arazoak konpontzeari eta beti dau jarrera irekia. Urte askotan saskibaloian ibilia, orain, ahal dauenean, urpekaritzea egiten dau.

Legealdi honetako lehentasunetako bat enplegua zan.

Enpleguak gora egin dau. Jarraipen estua egiten ahalegindu gara, industriaren alde eginda eta prestakuntzea eta enplegagarritasuna bultzatuz; gazteen artean, batez be.

Herritarrakaz hurbiltasuna oinarrizkoa da, ezta?

Entzuten jakin beharra dago, herritarrek zer gura, zer pentsatzen eta zer sentitzen daben jakiteko. Horrek zerbitzuak hobetzeko balio dau, eta, gainera, zerbitzu eta azpiegitura barrien proposamen eta ideiak hartzeko modu bat be bada. Zuzeneko hartu-emonetarako, AdiZamudio app-a bezalako bide eta erreminta arinak bultzatu behar doguz.

Zamudio alkarbizitzarako gune egokia al da?

Herria gero eta aproposagoa da alkartzeko, alkarregaz bizitzeko; familiek, astialdian, lasaitasuna eta segurtasuna daukez, instalazio egoki eta ugariak daukez…

Zeintzuk dira datozen lau urteetarako EAJ-PNVren proposamenak?

Asko dira. Esaterako, erabilera askotariko antzoki edo aretoa proposatzen dogu. Pelotalekua eta aldagelak barriztatuko dira, eta ikasteko gela hobetu egingo da. Auzoetan, oinezkoentzako bide gehiago egingo dira. Lan bako herritarrei bakotxak behar dauan prestakuntza emongo jake. Ekintza gehiago bideratuko dira Zamudioko bizimodua ingurumenarekiko jasangarria izan daiten. Segurtasun eta alkarbizitza arloetan neurri barriak hartuko dira, izan doguzan lapurreta, delitu eta okerrak ekiditeko. Lanean jarraituko dogu andre eta gizonen bardintasuna lortzeko eta genero-indarkeriari aurre egiteko. Belarriprest  diran herritarren kopurua areagotu daiten be lagundu egingo dogu. Gazteestazioa handiagoa egiteko eta gazteentzako gune berrien proiektuak prestatzen hasita gagoz. Galbarriaturako konponbidea taxutuko da behingoz, eta Maurikobaso antzaldatzeko lehenengo proposamena be prestatzen gabilz.

Sortzen dan hondakinaren araberako tasa noiz ezarriko da?

Eragindako sektore desbardinek parte hartzeko prozesuak ipini dira martxan, eta emaitza sano pozgarriak eskuratu doguz. Tasa hurrengo hamabi hilabeteetan ezarriko da behin betiko; baina lehenago, trantsizio-aldi bat egongo da.

Zelakoa da zugaz batera doan taldea?

Andre eta gizonen talde heterogeneoa; ezaugarri, prestakuntza eta sektore desbardinetako kideak. Belaunaldi eta bizipen desbardinetakoak, eta Zamudioko zonalde eta auzo desbardinetakoak be bai. Pertsona barriak dagoz eta ikuspegi barriak dakarrez. Lanean hasteko ilusioz beterik datoz, eta, nire ustez, hori bereziki da erakargarria.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).