Bain Capital estatubatuarrak ITP erosi du 1.700 milioi euroren truke

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 28a, 09:28

Rolls-Roycek ITP Aero 1.700 milioi euroren truke saldu dio Bain Capital Estatu Batuetako funtsa buru den partzuergoari. Partzuergoa beste enpresa bik osatzen dute: Andoaingo SAPA, Aperribai familiarena eta defentsan diharduena; eta JB Capital Market, Botin familiarena. Nolanahi ere, 2022eko ekainera arte aukera egongo da egitasmora bazkide industrial gehiago batzeko (gehienez kapitalaren % 30 izango dute). Funtsa estatubatuarrak esandakoaren arabera, enpresaren egoitza Zamudion geratuko da eta lanpostuak mantenduko dira. Halaber, Euskadin izango ditu egoitza soziala eta zerga egoitza. Bestalde, oraindik ez da argitu Eusko Jaurlaritzak bazkidetzan parte hartuko duen; proiektuan 60 milioi euro ipini lezake.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).