Kadaltso baserria berpizteko gogoeta Zamudion

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 30a, 10:42

Ondarearen Europako jardunaldien baitan, Kadaltso baserria ezagutzeko eta hura nola berpiztu hausnartzeko ekintza antolatu du urriaren 22rako. Hitzordua 11:00etan ipini dute Elexalden. Handik Kadaltsoraino joango dira bisita gidatua egitera, eta ondoren Zamudiotorren batuko dira, kafea hartu eta informazio-saioa egiteko. Era berean, Kadaltsori bizitza eta erabilera jasangarria nola eman hausnartuko da.

Leku mugatua egongo da eta izena ematea egin daiteke 944 060 990 telefono-zenbakia deituta edo www.ondareabizkaia.eus webgunearen bidez.

Fatxadako inskripzioan azaldu moduan, Kadaltso baserria 1560 eraiki zen. Harrizko eta zurezko eraikina da, eta fatxadan Cadalsoren armarria du. Harrizko zutabe batek banatzen du ataria, eta alboko fatxadetan leiho gotikoak daude. Oso egoera txarrean dago gaur egun, eta duela gutxi Zamudioko Udalak erosi du birgaitzeko eta erabiltzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).