Metatu eta ordaindu, Zamudion

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 23a, 13:34

Bizi Zamudio merkatarien elkarteak “Metatu eta ordaindu” kanpaina jarri du martxan, Zamudioko Udalaren laguntzarekin. Kanpainak herriko dendetan kontsuma bultzatzea du helburu. Ez da egiten duten lehenengo aldia, baina aurten metatu daitekeen diru-kopurua handitu dute: % 2; aurreko urteetan, aldiz, erosketen % 1 metatzen zen.

Kanpaina ekainaren 20tik azaroaren 20ra bitartean egongo da indarrean. Tarte horretan Zamudion egindako erosketen % 2 metatuko da herritar txartelean. Zamudion bizi ez diren lagunek ere eskatu ahal dute txartela udaletxean. Batzen den dirua azaroaren 21etik 2024ko urtarrilaren 21era arte, biak barne, gastatu ahal izango da Bizi Zamudio elkartearen dendetan.

Hainbat dendak bat egin dute kanpainarekin: Zamudio taxi, Maria Antonia ile-apaindegia, Ainhoa Quijano farmazia, Oakland English, Bell edertasun zentroa, Juan ile-apaindegia, Azmak arraindegia, Aramendi gozotegia, Soba ultramarinoak, Zamudio liburu-denda, Idoia Zubieta hortz-klinika, Zamudio burdindegia, Gestión Zamudio, Txantxangorri txutxedenda eta Gorbeia mertzeria.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).