Disko berria kaleratu du Matxinada taldeak

a: Imanol Expósito 2024ko mar. 22a, 12:43
a: Imanol Expósito

Matxinada Txorierriko musika-taldeak lan berria kaleratu du: Gauero lez. Hirukoteak azaldu duenez, “gau bat bizitzeko hamaika modu daude”, eta ideia horretan oinarrituta sortu dituzte diskoa osatzen duten sei abestiak. Diskoa plataforma guztietan dago entzungai. “Fase berri honetan, Matxinadak bere burua berritu nahi du, zuzeneko sendo baten aldeko apustua eginez eta jai-giroa mantenduz, baina gogoetarako uneak dituena”, azaldu dute.

Matxinadaren kideek 2.000 urteko pop punk eta pop rocketik datozen soinuen aldeko apustua egin dute, euren esanetan. “Paramore, Dover, Ken Zazpi eta Sum 41 taldeak erreferentziatzat hartuta, aldaketa nabarmena egon da taldearen sonoritatean, nahiz eta musika fresko, original eta dantzagarriaren esentziari eusten jarraitu”. Letrak ere helduagoak dira. “Hainbat gairi buruz hitz egiten dute: Ez genekien ezer abestiak, esterako, nostalgiari buruz; eta Beltzetik beltzera abestiak, une txarretan laguntasunaren babesari buruz”. Gainerako abestiak dira Aupa, zer moduzz, Qué serem demá, Gauez eta Jokoa.

Matxinada taldeak osatzen dute Ander Aristondok (dj-a), Oier Bravok (ahotsa eta gitarra-jolea) eta Alatz Barrenak (ahotsa eta musika-ekoizpena).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).