Bizipozaren jaia aurkeztuko dute bihar BANen

Aikor aldizkaria 2017ko mai. 16a, 09:23

Bizipozaren jaia irailaren 17an izango da Derion eta hura bihar aurkeztuko dute Txorierri Baserri Antzokian (BAN). Horrezaz gainera, Bizipoza elkartearen berri emango dute. 

Elkarte hori 30 taldek osatzen dute eta behar bereziak dituzten umeen eta horien familien bizi-baldintzak hobetzea du helburu. Aurkezpena arratsaldeko 7etan egingo dute eta bertan hauek hartuko dute parte: Esther Apraiz Derioko alkatea, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”, Leire Elizegi Bizipoza elkarteko laguna, eta Gure Señeak Derioko elkarteko kideak.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).