25 urte euskaraz, Txorierrirekin eta Txorierrirentzat.
Duela 25 urte, Txorierriko euskaltzale talde batek elkarlanean sortu zuen Aikor, bailarako euskarazko komunikabidea. Ordutik, gure herrietako albisteak, istorioak eta bizipenak euskaraz kontatzen aritu gara, komunitatea saretzen eta bertakoa indartzen.
25 urteko ibilbide honek erakutsi digu elkarrekin lan eginda gauza handiak lor ditzakegula. Baina etorkizuna ere guztion artean eraiki behar dugu.
«Haz gaitezen» ez da kanpaina baten leloa soilik. Elkarrekin hazteko gonbidapena da: euskara indartzeko, gure herriak hobeto ezagutzeko, komunitatea saretzeko eta bertako kazetaritza bizirik mantentzeko.
Aikor guztiona delako, guztion artean haziko da.
Horregatik, zure babesa behar dugu. Aikorlagun izatea proiektu honen parte izatea da, gure hizkuntza, gure herriak eta gure eskualdeko kazetaritza indartzeko konpromisoa hartzea.
25 urte bete ditugu elkarrekin. Etorkizunean ere, haz gaitezen!