Bertan egon ziren Francoren diktadura ostetik Larrabetzun izan diren alkate eta zinegotzi guztiak. Mozioan oinarritutako adierazpena irakurri eta talde-argazkia egin zuten udaletxearen aurrean.
Euskal Herriarentzat erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dutela adierazi du taldeak: “Horrela, guk ere, gure aurretik kolore, adin, pentsaera eta izaera ezberdinetako larrabetzuarrok egindako bideari jarraipena eman nahi diogu, aldarrikapena hiru arrazoitan oinarrituz: euskaldunok nazio bat osatzen dugu, Euskal Herriak historian zehar izan dituen eskubideak berreskuratu nahi ditugu eta Euskal Herriaren burujabetasuna nahi dugu”.