Larrabetzuk bat egin du “Izarrekin Sara etxera” kanpaniarekin

Aikor aldizkaria 2017ko mar. 3a, 12:57

a: Idoia Andres

Larrabetzuko lagun batzuek solidaritatea adierazi zuten “Izarrekin Sara etxera” kanpainarekin. Horretarako, martxoaren 2an, guraso eta seme-alaba batzuk herriko plazan batu eta bertan izar formazioa osatu zuten. Gero, argazki batzuk atera zituzten eta gizarte-sareetatik zabaldu zituzten. “Izarrekin Sara etxera” kanpaina Euskal Herri mailan sortu da, Sara Majarenas presoa babesteko. Azken egunotan, mugimenduak hainbat atxikimendu jaso ditu eta herri batzuetan manifestazioak ere badabiltza antolatzen.

 

2005ean Sara kartzelaratu zuten, ETAko Levante taldeko kidea izanagatik. Guztira 13 urte eta 10 hilabeteko zigorra ezarri zioten. Valentziako Picassent herriko kartzelan zegoela Majarenasek Izar izeneko alaba izan zuen. Harrezkero, biak elkarrekin bizi ziren espetxean, eta Izarrek aitarekin pasatzen zituen asteburuak. Hala ere, aurten Izarrek hiru urte bete ditu eta legeak kartzelatik kanpo bizi izatera behartzen du. Urtarrilean, Izarren aitak sastada batzuk eman zizkion umeari. Duela urte bi Majarenasek zigorraren hiru herenak bete zituen, eta gaur egun espetxeko hirugarren gradua dabil eskatzen. Sara eta Izarren aldeko kanpainak bikotea Euskal Herrian libre bizi izatea du helburu. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).