I. Pintxo lehiaketa, Sondikan

Aikor aldizkaria 2017ko ots. 9a, 10:21

Sondikako kultura sailak herriko lehen pintxo lehiaketa antolatu du sektorea dinamizatzeko helburuarekin. Guztira hiru lehiaketa egingo dira otsailetik apirilera bitartera: otsailaren 10ean, pintxoen osagarri nagusia okela izango da; martxoaren 10ean, arraina; apirilaren 7an, estilo librekoa. Bertan, herriko ostalaritzako edozein establezimenduk pintxo bakarrarekin parte hartu ahal izango du eta pintxo partehartzaile guztiak lehiaketaren logoarekin atzeman ahal izango dira.

 

Aurkeztuko diren pintxoak euro bat balioko dute eta lehiatuko duten eguneko arratsaldean eskuragai egon beharko dira 19:00etatik 22:00ak arte. Bezeroek pintxorik onena zein den  bozkatzeko aukera izango dute. Modalitate bakoitzeko irabazleak trofeoa jasoko du. Ondoren, 100 euroko txartela zozketatuko da bezeroen artean.

 

Informazio gehiago:

www.sondika.net

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).