Gazteentzako irteerak Derion

a: monteigueldo.es 2023 aza 14 Derio

Derioko LudoGaztek 2010ean eta 2011n jaiotako gazteentzako irteera antolatu du abenduaren 7rako. Bizkaia Park Abenturara joango dira eta ekintzak bost euro balioko ditu. Izena ematea hemen egin daiteke. Bestalde, Gaztelekuk hurrengo irteera hau antolatu du abenduaren 7rako: Canopy Donostia Aventura tirolina-parkea + Igeldoko parkea. 2006tik 2009ra bitartean jaiotako gazteentzako ekintza da eta izena ematea hemen egin behar da. Irteera biak 10:00etatik 16:30era izango dira eta izena ematea azaroaren 19ra arte egin daiteke.

Loiuko umeek erabilera anitzeko gela erabili ahalko dute urte amaiera arte

a: josuandoni.eus 2023 aza 06 Loiu

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, Zabaloetxeko kultura-etxeko erabilera anitzeko gela urte amaierara arte erabili ahalko da, herriko umeak bertan hotzetik eta eguraldi txarretik babestu ahal izateko. Gela zapatuetan eta domeketan erabili ahalko da, 17:00etatik 20:00etara, jaiegunetan eta zubietan izan ezik; era berean, gelan ekintza berezirik antolatuz gero, ezin izango da hura erabili. Hamar euroko fidantza ordaindu beharko da, eta dirua aretoa erabili ondoren itzuliko da.