Behin bazen 15 urteko mutiko bat, Peru izenekoa eta Bilbon jaiotakoa.
3º mailan zegoen eta ikastetxe pribatu batera zihoan. Ikastetxe horretan ez zuen lagun askorik. Berari hori ez zitzaion asko inporta, gehien inportatzen zitzaiona dantzatzea zelako. Ikasketetan ez zen oso ona.
Sofia eta Unai bikotekideak ziren eta Peruren klasera zihoazen. Sofiak eta Unaik, Peruk dantzatzen zuenez, barre egiten zioten eta Peruri buruzko komentario txarrak esaten hasi ziren: “Ez daki dantza egiten, marikon….” Peruri komentario horiek ez zioten eragiten eta Peruk dantzatzen jarraitu zuen.
Peruk egun batean, bere dantzak ezagutzera aman nahi zituenez, bere amari baimena eskatu zion Instagrama instalatzeko mugikorrean. Bere amari idea ona iruditu zitzaion eta baimena eman zion. Oso lotsatia zenez, bere amak pentsatu zuen Instagramak lagunduko ziola lotsa horiek kentzen. Baina ez zen horrela izan, kontrakoa gertatu zen. Sofiak eta Unaik Instagrama zuela konturatu zirenean, oso dibertigarria izango zela publikoan beraz barre egitea pentsatu zuten. Horrela pentsatu zuten Instagramen biok jarraitzaile gehiago izango zituztela. Horrela hasi zen Peruren zoritxarra. Ciberbullying-a egin zioten. Bere entrenamendua igotzen hasi zen eta Sofia eta Unai bere bideoetan komentario iraingarriak jartzen hasi ziren “marikoia, pringado, neska ematen duzu…” eta institutuko lagunak gutxinaka-gutxinaka Sofia eta Unairen irainei “like” ematen hasi ziren.
Peruk gogor entrenatzen zuen eta asko hobetu zuen. Entrenatzaileak behien eta berriro esaten zion dantzari ona izatera helduko zela. Baina Instagrameko irainak afektatzen hasi ziren. Ez zuen ulertzen nola jendeak pentsatu ahal zuen Sofiak eta Unaik bezala. Ez zuen ulertzen zergatik deitzen zioten “marikon, pringao…” egunero dantza egiteagatik bakarrik, ez zuelako futbolera jokatzen.
Gutxinaka-gutxinaka Peruren animoak desagertzen joan ziren, ez zuen gogo berdinekin entrenatzen, kalera ia ez zen irteten eta eskolara ez joateko aitzakiak jartzen hasi zen. Ez zituen bideoak Instagramera igotzen baina hala ere irainak jarraitzen zuten institutuko pasilloetatik joaten zenean.
Ahozko bulling horren aurrean ezin zuen ezer egin, ez zen ausartzen inori gertatzen zitzaiona kontatzen.
Entrenatzaileak bere jarrera arraro hori ikusita amarekin hitz egitea erabaki zuen. Amak ere zerbait arraroa gertatzen zitzaiola nabaritu zuen eta lagun batek gomendatuta Instagramera sartzea pentsatu zuen ea zerbait arraroa ikusten zuen hor. Negarrez hasi zen irainak ikustean. Ezin zuen sinetsi jendea horrela izan zitekeenik. Pentsatu gabe institutura joan zen zuzenean eta zuzendaritzan dana kontatu zuen.
Zuzendaritzak martxan jarri zuen zegoen protokoloa. Peruri laguntza psikologikoa jarri zioten eta Sofia eta Unairi merezi zuten zigorra. Alde batetik Peruri barkamena eskatu zioten egindako min guztiagatik eta bullingari buruzko kurtso batera joan behar izan ziren egin zuten minaz kontziente izateko, asko ikasi zuten kurtso hori egitean.
“Like-ri” eman zioten institutuko ikasleak ere jaso zuten merezitako bronka eta bullingari buruzko hitzaldiak egin zituzten institutuan.
Laguntza psikologikoari esker Peruk ulertu zuen “diferentea” izatea ez dela zerbait arraroa eta lotsatzeko modukoa, baizik eta txalotzeko moduko ezaugarri bat dela.
Horrela Peruk dantzari profesionala izatera heldu zen eta gaur egun ekitaldiak egiten dituenean Sofia eta Unai publikoaren arten egoten dira bere laguna ikusten.