Egitaraua: 13:30: Herri apainketa, plazan. 15:00: Bazkaria, Aretxabalan. 5 euro, izena emateko bidali mezu bat instagrametik edo militanteei idatzi. 16:30: Bazkalosteko jolasak, Andra Marin. 21:00: Vazkez, Zilibito Records eta DJ Totozerren kontzertuak: soldatadunak 8 euro eta soldatagabeak 5 euro.
Urtarrilaren 31an, Sondikan, “Heisenberg” deituriko antzezlanaren emanaldia izango da. Antzezlan horren sarreren salmenta martxan dago jada, eta ostiralera arte egongo dira eskuragarri Udal liburutegian, hau da, abenduaren 5era arte, eta txartelarekin ordaindu beharko dira. Zapatutik aurrera, kutxazainetan zein Kutxabanken webgunean erosi ahal izango dira sarrerak, eta emanaldiaren egunean, ordubete lehenago emanaldia egingo den aretoan, sarrerarik egotekotan.
Bizkargi dantza taldeak antolatuta, Pagolara irteera maskaradak ikustera, otsailaren 14an.
Oraindik hilabete baino gehiago falta direnean, Lezamak dagoeneko badauka inauterietarako egitaraua. Otsailaren 14an, zapatuan, elkartuko dituzte ospakizunak eta egun guztian zehar luzatuko dira.
GazteDerio eta Ludogazte zerbitzuetatik irteera bana antolatu dituzte otsailaren 16rako. Hain zuzen ere, erabiltzaileek urtarrilaren 21a dute azkena eguna izena emateko. Horretarako, eskaera orria bete behar da. Informazio gehiagorako 688 76 95 24 telefonoa jarri dute eskuragarri, eta gogoratu dute tokiak mugatuak direla.
Literaturaz berbetan sailean, 'Aizkorak eta gutunak' liburuaren aurkezpena, Edorta Jimenezen eskutik.
Larrabetzun egonaldia egin duen Olatz Ovejero artistaren film laburren emanaldia, Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan.