mar 05, 11:34 Lezama
Barikuan, martxoak 6, egingo dute Lezamako IV. goxua txapelketaren aurkezpena, 18:00etan, frontoian. Iker Amarikak gidatuko du aurkezpena eta pilotari guztiak izango dira bertan. Guztira 14 bikotek parte hartuko dute: sei bikote lehen mailan eta zortzi bigarren mailan.
mar 04, 13:02 Lezama
Joan den zapatuan, otsailak 28, Zumaiako sari nagusia irabazi zuen Haritz Azurmendi lezamarrak esprintean erabakitako lasterketa berdinduan. Euskaldun Torneoko lehendabiziko proba izan zen, beraz, Azurmendik liderraren mailota jarri duen lehen txirrindularia da.