urt 13 Sondika
Sondikako Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, azken egunetan herritar batzuek udaletxera deitu dute jasotako dei baten berri emateko. Deitu dien pertsonak esan die Ur Partzuergotik edo udaletxetik bertatik deitzen duela eta helburua da “etxe barruko ur-hornidura berrikusteko ekipamendu bat saltzea”. Udalaren hitzetan, “merkataritza-praxi txar bat da, edo iruzur bat”. Udalak eskatu du halako deiei ez erantzuteko eta gertatutakoa Ertzaintzan salatzeko.
urt 07 Zamudio
“Gu haiek gara” lelopean, Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak elkarretaratzea antolatu du urtarrilaren 22rako. Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute Leizaola plazan, indarkeria matxistaren aurkako bitrinaren aurrean, eta bertan omenaldi xumea egingo diete indarkeria matxistak 2020an hil dituen emakumeei.