eka 23 Loiu
Loiuko alkateak, Josu Andoni Begoñak, bere webgunean jakinarazi du San Pedro eta Santa Luzia jaietako egitaraua. Jaiek 10 egun iraungo dute eta guztientzako ekintzak izango dira; kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak eta umeentzako ikuskizunak, haien artean.
eka 22 Txorierri
Bihar, ekainak 23, San Joan bezpera izango da, eta, arbasoek egin ohi zuten moduan, herrietan suak piztuko dira eguzkiari indarra emateko. Zaharra edo txarra ere erreko dugu, eta etapa berri bat hasi. Gainera, egun osoan ekintzak izango dira.