Zirkuaren lengoaia erabili dot eta bateren batek fundamentu faltea ikusiko dau nire berbatan, baina ezin dot serio berba egin Sanchez, Casado, Rivera eta Canto lako pertsonak bizitza publikoa eta gobenantzaren erpinean dagozanean. Lagun artean poteak hartuten maila haundiagoa agertzen dogu eztabaidan eurek baino, zalantza barik.
Era berean, ez dakit barregurea edo lotsa emoten deustan Catalunyako pocesari buruz izan diran zenbait deklarazinok. Merezidu dau ordubete gastatzea Rajoyk eta Zoidok egindakoak entzuten. Edo SSSk (Su Santitad Sorayak, argitutearren) egindakoa. Benetan merezidu egiten dabez uritarrok pagetean (edo pagatu izan) deutseguzan soldatak? Eta era berean, jakin gurako neuke zenbat diru gastatu dan horren fundamentu gitxi daukan epaiketean. Baina, jakina, Espainiako interes sakrosantuak eta hipergarbiak hori eta gehiago merezidu dau.
Danok daukaguz bizioak. Ez, ez naz hasiko nire sekretu guztiak kontetan honeetan lerrotan, baina bizio txiki bat kontauko dot: Espainiako prentsa kontserbadorea irakurtea gustatzen jata, beste batzuk pipermina eta txokolatea batera jaten daben edota 200 kilometro bizikletan egiten daben modura, masokismo gustagarri lez. Bertsino gogorretan trifatxitoaren bozeroaleak aldarrikatu egiten dabe euskaldunak eta katalanak jente zibilizatu bakoa dala (nazala, ni barne!), euren (nire) pentsamendu primitiboa, formazino eta kultur faltearen ondorioa dala eta Espainiaren bidetik seriotasunea eta zibilizazinoa jatorkuzala.
Eta nik, horren zibilizatu bakoa izanik, nire dosi masokistea hartu eta gero, ikusten dodaz Aitor Estebanek Cantori emondako jipoi dialektiko gogoangarriak, Iñigo Urkullu Lehendakariak edo Jordi Turullek Auzitegi Gorenean emondako deklarazinoak, Joan Tardak, Jon Iñarrituk edota Jokin Bildarratzek denboratan esandakoak eta argi gorria izetu egiten jata. Horreek zibilizatu bakoak, eta arestian aitatutakoak, zentzudunak badira, jarraitu egin gura dot nire zibilizazino faltan, irakurgai artean, aire (ez horren) garbiari muzin egiten.