Hori bera gerta dakikegu guri be, Europako Batzordea eta Amerikako Estatu Batuak isilpean negoziatzen egon diran inglesez TTIP deritxon akordioa azkenean sinatzen bada. Akordio horren helburu nagusia ezta arantzelak jaistea, batzuk dinoen moduan, dagoaneko oso bajuak baitira, baizen eta beste arloetan enpresen etekinak murrizten dabezan legeak deusestatu edo alde bietako lege mesedegarrienak ezartea.
Ondorioak garrantzitsuak izan daitekez: lan mailan AEBek Lanaren Nazioarteko Erakundearen 70 hitzarmen sinatu ez dabezalako: negoziazino kolektiboa, diskriminazinoa, lan egiteko gitxiengo adina, asteko deskantsoa, askatasun sindikala eta abar. Hemen kokatutako amerikar enpresei hitzarmen horreek ezin geunskiez betearazo. Beste arloetan be, AEBetan transgenikoak ahal dira erabili elikaigaietan, baita raktopamina, txarriak eta behiak loditzeko botika be, edo kloroz desinfektatzen diran oilaskoak saltzea onartuta dago. Naturari dagokionez, gasa lortzeko, AEBetan legezkoa dan frackingak (produktu toxikoz nahasturiko ura erabiliz lurraren hausturak) lurrikarak eta kutsadura ekarriko leuskiguz, adibidez.
Beste Estatuek sinatu dabezan holako akordioakaitik jada badakigu enpresek kalteordainak eskatzen deutsezala bete ez diranean, esaterako: Vattefallek Alemaniari 3.700 milioi euro zentral nuklear bi ixteagaitik; Phillip Morrisek 2000 milioi dólar Australia eta Uruguairi tabakoren kontrako publizitateagaitik; Lone Pinek 250 milioi kanadar dolar Kanadari frackingaren luzamenduagaitik…
Rothschild eta Agnelli sendi aberatsen The Economist aldizkariak esan eban (2014-10-11) holako akordioen helburua populazinoaren kontura multinazionalak aberastea dala jenteari konbentzitzeko, enpresek Estatuen kontra eroaten dabezan auziak erabakitzeko: tabakoa, ingurugiroan edo katastrofe nuklearrak saihesteko mugak jartzeagaitik; diru mordoa kobratzen daben negozio abokatuen eskuetan epaimahaia iztea litzatekela (ez epaile publikoenean).
Hori bera da akordio horrek egiten dauena.
Onuragarria? Herrientzako ez. Multinazionaletarako, bai.