Pandemiaren gauerokoa

Erabiltzailearen aurpegia t: Jon Ander Rola, irakaslea 2020ko uzt. 30a, 12:18

  1. eguna

Eusko Jaurlaritzak agindu du hurrengo egunetik aurrera, eta gutxienez 15 egunean, ikasleak ezin izango direla ikastetxera etorri, eta prestatu behar dugu eskolak etxetik emateko. Horrek kezka eta ardura sortu dizkit, baina lehen uneko ezustekoaren ondoren alde on batzuk ere ikusi ditut: tresna digital berrietan arakatzeko posibilitatea, pilatuta ditudan liburuak irakurri…

  1. eguna

Denok etxetik atera gabe egon beharko dugula adierazi dute. Gauean, etxerantz etorri naizenean, auzoko taberna guztiak lepoz beteta ikusi ditut, zabalik egongo diren azken orduak diren seinale.

  1. eguna

Goizean, egin ahal den irteera bakarra (ogia erosi) egitera joan naiz,  eta ilara itzela dago okindegiaren kanpoaldean. Gurasoek eta aitita-amamek hainbestetan kontatu diguten errazionamendu-garaia datorkit gogora.

  1. eguna

Eguneroko irteera bakarra egitera noala udaltzain bat ikusi dut gazte batzuei errieta egiten auzoko guztiak entzuteko tonuan.

  1. eguna

Ez daukagu txakurrik. Gurean zaborra botatzea da irteteko aitzakia bakarra.

6., 7., 8… egunak

Altxatu, gosaldu, ikasleen e-mailak irakurri eta erantzun, meet bidezko bilerak ikasleekin, bazkaria prestatu, berriro eskolak ematera eta prestatzera, txalotzera ateratzeko irrika... Egun guztietan, berdin. Imajinatzen dut preso batek espetxean sentsazio berdinak edukiko dituela.

  1. eguna

Osaba eta izekoa, hainbat egunetan etxean gaixorik egon ondoren, ospitalera eraman eta birusa dutela baieztatu dute. Berri gogorra, eta are gogorragoa amarentzat, bere etxeko bakardadean.

  1. eguna

Berri ona: osaba eta izekoa ospitaleko ziegatik etxeko ziegara pasa dituzte. Hori bai, gela banatan, inorekin kontakturik eduki gabe, isolatuta. Nire lehengusina izango da euren kartzelazain partikularra.

  1. eguna

Datorren astean ikastetxera itzuli beharko dugula jakinarazi digute. Ikasleekin komentatu dut eta bueltatzeko irrika dutela esan didate. Ez ikasteko, ikaskideekin eta irakasleekin harremanak berreskuratzeko baizik. Horretarako ere baita ikastetxea. Ados nago ni ere bai.

Laburbiltzeko, https://labur.eus/79Umi  bideoan argentinarra sentitzen den moduan sentitzen naiz ni.

Por zierto, irakurleen artean Euskaltzaindiakorik balego… nire amak “mascarilla”ri mozala deitzea erabaki du.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).