Adimen artifiziala, beraz, gizakiok berezkoak ditugun jokabide arrazionalak makinei ahalbidetzea izango litzateke, beraien arrakasta handituz. Horrela, adimen artifizialak giza adimena berdinduz gain, berau gainditu ere nahi du.
Hainbat esparrutan erabiltzen ari da adimen artifiziala. Osasunean, esate baterako, diagnostikoak azkarragoak eta zehatzagoak lortzeko bultzatu nahi da; azken finean, gaixotasun baten bilakaera hobeto ulertu ahal izateko. Beste erabilera bat botika berrien aurkikuntza da. Badakigu hainbat bakterio multirresistenteak direla, hau da, gaur egun ditugun botikek ez dute lortzen bakterio horiek kontrolatzea, eta, beraz, gaixotasuna aurrera doa heriotzaraino. Adimen artifizialari esker hainbat saiakera egiten ari dira, eta lehen aldiz lortu da makinak milaka osagai ezberdin aztertu ondoren, horrelako bakterio bat suntsitzeko baliagarriak izan daitezkeen banakak antzematea. Dena den, orain entsegu klinikoak egin behar dira hori baieztatzeko; gizakiaren adimena behar da.
Hezkuntzan ere adimen artifiziala erabiltzen hasi da eta horri lortua dago ChatGPT deiturikoa. Horrek egin dezakeena da elkarrizketa batean parte hartzen duen pertsona bat imitatzea, eta guk galdera batzuk eginda testuak erraz sortu ahal ditu. Kezka dago ikasleak beren lanak egiteko tresna hau zuzenean erabiltzean pentsamendu kritikoa eta arrazoibidea galduz joango ote diren. Era berean, lanbide batzuk arriskuan egon litezke makinak gai badira lan horiek egiteko, eta aditu askok diote hori guztia arautu behar dela. Izatez, Europan jadanik hasi dira adimen artifiziala arautzen.
Dudarik gabe, adimen artifizialak gero eta hobeto imitatzen gaitu, baina oraingoz beste laguntzaile bat dela esan daiteke, eta gizakiok bertan egon behar dugu haren garapena behatzen.