“Indarkeriarekin” amaitu?

Erabiltzailearen aurpegia t: Oihana Astobieta, irakaslea 2019ko ots. 7a, 09:28

Belarriko mina eragiten didate “Indarkeria matxistarekin amaitu behar dugu” bezalako esaldiek. Ez al zarete konturatu kontrako mezua adierazi gura duela horrek euskaraz?

Gaztelaniazko “terminar con esto” euskaraz “HAU amaitu” da, eta ez “honekin amaitu”. “Zerekin” horrek adierazi gura duena da horren laguntzaz, hori erabiliz edo horren bitartez amaituko dugula zeozer; hau da, kasu honetan, indarkeria matxista erabiliz. Beraz, kalko oker honekin (hori erabiliz) kontrako mezua zabaltzen ari gara! Matxismoaren alde ari gara horrela, kontuz!

Gauza bera gertatzen da “presoen sakabanaketarekin amaitu” bezalakoekin ere. Kartelean hori irakurrita, manifestaziora joateko gogoa kentzen zait, ez nagoelako sakabanaketarekin ezer egitearen alde, noski! Sakabanaketa amaitu behar da, hori erabiliz amaituko dena senide eta lagunen pazientzia baita, besteak beste.

2019ko asmo berrien artean sartu dagigun erabilera oker hau zuzentzea. Hanka-sartzeaz jakitun izanik, mesedez, ea denon artean hau zuzentzea lortzen dugun, gure inguru hurbilenetik hasita. Eta, gogoratu, “sakabanaketari stop!” eta “ez ezetz da!”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).