Gaur, gaueko 21:25tik aurrera, Korrikaren 20. edizioa Txorierritik ibiliko da. Euskaltzaleak Bilbotik etorriko dira eta 21:25ean sartuko dira Erandiogoikoan; Sondikan, 21:58an; Loiun, 22:18an; Derion, 22:26an; Zamudion, 22:51n; Lezaman, 23:10ean; eta Larrabetzun, 23:31n. Handik Korrika Usansolora abiatuko da.
Korrikaren haritik, hainbat ekitaldi antolatu dira herriz herri eta gaur ere egingo dira ekintza batzuk.
Apirilak 6
–Poteoa eta txokolatada, Erandion.
–Umeentzako ekitaldiak, izarza Bidean. Poteoa eta txokolatada, Sondikan.
–18:00tik aurrera, Derion: kartelak pintatzea, umeentzako festa, poteoa (21:00etan).
–Txitxi burduntzia eta txokolatada, Zamudion.
–Herri afaria, pilota partidak, umeentzako tailerrak, musika herriko taldeekin, Korrikaken argazkien proiekzioa. Lezaman.
–Pintxo potea, parrillada, txokolatada, Larrabetzun.
Apirilak 7
–Bertso afaria, Zamudion.