Sechu Senderen liburuko aurkezpenaren ostean, Txerra Rodriguezen iritziak.
Lagun batek Made in Galiza liburua irakurtzeko gomendatu zion Txerrari eta hark hizkuntz minoritarioak tratatzeko beste era bat zegoela aurkitu zuen bertan. “Ipuinetan beste ikuspegi bat erabiltzen da, euskaraz orain arte erabili ez dena”. Geroago, liburua kurduerara itzulita zegoela jakin zuen. “Galiziara egindako bidaia batean Sechu ezagutu nuen. Ez nuen zalantzarik eduki: liburua euskaratu behar zen”.
Itzultzaile ibilia den arren, Txerrak egin duen lehenengo itzulpen literarioa da hau. Hala ere, eta nahiz eta liburua euskaratzeko orduan zailtasunak eduki dituen, eroso sentitu dela aipatu du. “Hizkuntzarekin asko jolasten den egilea da Sechu eta zaila izan da jolas horietako asko gurera ekartzea. Baina oso gustura geratu naiz itzulpenarekin”.