PLASTIKOZKO HONDAKINEI BURUZKO IRITZI PERTSONALA
Plastikozko hondakinak bereizteko zenbait bide daude baina hiru bide garrantzitsuenak aurkeztuko ditut, hala nola, dentsitatearen araberakoa, suaren aurrean duten portaeraren araberakoa (errekuntza edo pirolisia) eta plastikozko ontzietan ager daitekeen identifikatzeko zenbakiaren araberakoa.
Egunkariaren orrialdetik burua altxatu eta begiratzen duzun lekura begiratuta, baietz plastikozko zerbaitekin topo egin. Plastikoek arintasun eta erabilgarritasun paregabea dute eta horregatik dira hain erabiliak, baina ez dira hainbestean ekologikoak. Plastikoak birziklatzeko zailtasunak oraindik asko dira, eta azkenean egokiena plastiko biodegradagarria ekoiztea izango dela diote ikertzaileek.
Nire ustez plastikoz inguratuta bizi garela begi-bistakoa da. Guztia dago plastikoz josia; enpresak, biltegiak, bulegoak, erosketa-karroak, baita nekazaritza bera ere. Industria eta zerbitzu sektoreak eta etxeetako hondakinak dira plastikozko hondakinen iturri nagusiak. Bien artean, plastikozko hondakinen bolumenaren % 93 sortzen dute eta gainerako % 7 nekazaritzatik dator.
Baina, kontsumo-gizartearen legea erabiltzen den guztia, goiz edo beranduago, zakarrontzira botatzea da, eta plastikozko hondakinen kasua ez da salbuespena; gainerako hondakinekin batera edo, kasurik onenean bereizita, kaleko ontzi berde edo horian amaitzen dute.
Plastikozko produktuek balio-bizitza laburra dute, baina botatzen den lekuan luze irauten dute degradatu gabe. Ondorioz, zabortegietara bota beharrean, bestelako irtenbide batzuk topatu beharrean izan dira aditu eta politikoak. Irtenbide horietako bat erraustea izan zitekeen, baina konposatu toxikoak aireratzen direnez, ez da begi onez ikusten. Birziklatzeari dagokionez, oztopoz beteriko bidea da, plastiko mota anitz egoteaz gain, produktuak ez direlako beti konposatu bakarrez osatuak. Irtenbidea plastiko biodegradagarria izango ote da? Nik baietz deritzot.
ADRIAN CASTRO
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).