Inmigrazioa

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 11a, 15:16

Testua: Rosa Martinez de Lezeta, Mankomunitateko Gizarte langilea

Gure gizartean hazkunde itzela izan du azken urteotan etorkinen presentziak. Era berean, inmigrazioari buruzko iritzi positiboak hazi egin dira, baina negatiboak ere bai. Inportantzia handiko estereotipoen presentziak eta etorkinen inguruko informazio ezak askotan eragina dute iritzi negatibo horietan. Eusko Jaurlaritzako Soziologi Azterkuntzarako Kabineteak egindako ikerketaren arabera, euskal biztanleen herenak pentsatzen du etorkin-kopurua demasa dela. Ikerketa horretatik ondorengoa nabarmen dezakegu: -Gizarte-onuren bermea: lortu diren lan eta gizarte-onurak arriskuan ez daudela esanez, eta inmigrazioak ez dituela gaur egungo zerbitzuak mugatzen (lana, etxebizitza, osasuna…), ezta baldintzatu edo gaizkitzen ere.. -Inmigrazioa mugatzeak: Herrira sartzeko, kanpotarrek bete behar dituzten baldintzak biltzen ditu, eta kultur asimilazio eta ekonomia-irizpidearekin lotura handia duen baimengarri hitzaren definizioa ematen du. -Etorkinaren errugabetzea: inmigrazioaren gaineko uste positiboa batzen du, izan ere, leporatzen zaizkion erru askotatik aske uzten du etorkina, eta inmigrazioari lotutako kalte eta etiketa batzuk zapuzten ditu; delitua, herritarren segurtasun eza, langabezia, galera ekonomikoa eta gizarte-gatazka, horien artean. -Inmigrazioarekiko instituzioen arbuioa: inmigrazioaren gaineko uste negatiboa batzen du, zeinetan inmigrazioarekiko uko-jarrerak ez ezik instituzioen erantzuna zalantzan jartzen duten jarrerak ere biltzen baititu. Eta inmigrazio-fenomenoan ez du abantailarik antzematen, antza. -Kulturanitzaren alde: hemen batzen direnak integrazio kulturanitz eta errespetuzko jarreren alde daude, ezberdintasun kulturalak, linguistikoak eta erlijiosoak kontuan hartuz. Etorkinen euren zein gizartearen partehartzea ezinbestekoa da, kanpotarren integrazioa lortzeko. Eta horretarako, kontuan hartu behar dira: inmigrazioaren aurrean dauden jarrerak, inmigrazioa prozesu dinamikoa eta iraunkorra dela, eta, era berean, positiboa eta beharrezkoa. Horrek pertsona guztien giza-eskubideen babesa oinarrizko planteamendutzat duen ikuskera aurrerakoi batean du oinarria. Ikuskera horrek integrazio eta kulturanitz kontzeptuaren alde egiten du –ideia biak Inmigrazioaren II. Euskal Planean batu ziren-. Egitasmo horretan azpimarratu egiten da inmigrazioak euskal gizartea aberastu egiten duela arlo ekonomikoan zein kulturalean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).