Oporren osteko depresioaren inguruan hona hemen hausnarketatxo bat. Oporrak dira, zer esanik ere ez, urteko garairik onenak; oporretan ederto egoten gara eta, gainera, pilak kargatzeko beharrrezkoak zaizkigu.
Umeak, irakasleak, ikasleak, langile guztiak -etxekoandreak barne- oporrak jakina, atsedena hartzeko, deskonetatzeko, idar berritzeko eta disfrutatzeko baliotzen ditugunez, gehinok atseden egun hauek amaitzen direnean tristetu eta deprimitu egiten omen gara: opor osteko sindromea.
Gauza guztiek hasiera eta amaiera daukate, baina kasu honetan hoberena jarraipena ere badaukatela da; bizitzako beste egoeratan bezala kate bat osatzen da eta. Lana izateko ikasi eta saiatu egin behar da eta, era beran, oporrak izateko lana eduki behar da. Zoriontsuak lana daukagunak, batzuentzat karga bada ere.
Katea edo zirkulua sinplea da. Ikasi edo behar egin, ondoren oporrak, hauek disfrutatu eta berriz lan egin behar dugu. Zer egingo diogu bada! Hori horrela, Sª Ferminetako esaldia datorkit burura eta "jada hurrengo oporretarako gutxiago falta da" esanez, hurrengo arte agurtzen ditut.
Depresiorik ez izateko beste bide bat da lana edukitzea baloratzea. Pentsa ezazue paroan edo beharrik aurkitu ezinik dabiltzanengan, horiek bai deprezioa izateko motiboak!
Lana izatea pribilegio bat da. Bai badakit, aberatsak edo errege-printzeak opor iraunkor batean bizi direla, baina ez diet inbidiarik; hori bai, mila miloiko probabilitate barruan, loteria egokituko balitzait, beste ordutegi batean egingo nuke lan...
Aitortu behar dizuet, oraintxe bertan egokitze fasean nagoela eta, gainera, neure burua lasaitzeko, egutegian datorren urtean dauden zubiei begira ari naizela. Hauxe bati deprezioa kentzeko modu ederra! Ikasturte berri on denoi!
Baina lanari ere begiratu beharko diogu ba, eta kurtso barria prestatzen gabiltzanez, hasierako prestaketak eta betebeharretan gabiltzala esan behar dizuet: publizitatea egiten, kartelak ipintzen, buzoneatzen eta hainbat ekitaldietan parte hartzen jendea animatzeko euskara ikastera.
Lan honetan ez daukagu depresiorik, alderantziz, ilusioz beterik dena prestatzen ari gara, klaseak, materialak, tailerrak, memoriak eta plan guztiak datorren ikasturteari begira. Orain ikasleen txanda da, gu prest gaude nahi duena laguntzeko.Animo eta euskaraz bizi!