Espazio-ontzi elektrikoa

t: Xabier Diaz / a: NASA 2024ko mar. 6a, 09:43

a: NASA

Urriaren 13an abiatu zen Psyche espazio-ontzia izen bereko asteroiderantz bidaian da. Eguzkiaren inguruan biraka dabilen gorputz horrek Marteren eta Jupiterren artean du bere orbita, eta berezia da, metalezko eduki bereziki handia duelako. Zientzialarien ustez, planetesimal baten nukleo partziala izan daiteke, planeta goiztiar baten bloke eraikitzaile bat.

Urriaren 13an abiatu zen Psyche espazio-ontzia izen bereko asteroiderantz bidaian da. Eguzkiaren inguruan biraka dabilen gorputz horrek Marteren eta Jupiterren artean du bere orbita, eta berezia da, metalezko eduki bereziki handia duelako. Zientzialarien ustez, planetesimal baten nukleo partziala izan daiteke, planeta goiztiar baten bloke eraikitzaile bat.

Hipotesi hori baieztatzen bada, Lurra bezalako planeta telurikoen (planeta telurikoak, solidoa diren planetak dira, batez ere silikatoz edo metalez osatuta. Eguzki-sisteman, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte dira) nukleora begiratzea bezala izango da, eta horien sorrera ulertzen lagunduko digu. Deigarria da benetan hain urrun joan behar izatea (Psyche eta Lurraren distantzia minimoa 300 milioi kilometro ingurukoa da), Lurraren barrenak azter-tzeko. Eta deigarria ere, espazio-ontziak haraino iristeko erabiliko duen energia iturria: Eguzkia.

Psyche espazio-ontzia hain urrun bidali ahal izateko, lehen pausoa izan da Lurraren eremu grabitatoriotik ihes egitea. Horretarako, Elon Musk famatuaren SpaceX enpresaren Falcon Heavy suziri bat erabili da, erregai RP-1 –kerosenoaren antzekoa– eta oxigeno likidoa erabiltzen dituena. Ohiko hegazkinetako motorrek atmosferatik hartzen dute erregarri erabil-tzen duten oxigenoa, baina Lurraren gainazaletik urrundu ahala gero eta oxigeno gutxiago dago, eta espazioan ez dago oxigenorik; horregatik, espazio-ontziek, erregaiaz gain, erregarria ere eraman behar dute, beren pisua eta, beraz, hori mugitzeko behar den energia handitu behar dituztela.

Psyche espazio-ontziak, bestalde, furgoneta txiki baten tamaina du eta bere eguzki-plakak zabaltzen dituenean, tenis-pista baten zabalera hartzen du; bere komunikazio- eta zientzia-tresnak eta motorra eguzki-plaka horien bidez elikatzen ditu. Era berean, Hall efektuaz baliatzen diren propultsatzaileak erabiltzen ditu. Horiek eremu magnetiko batean harrapatzen dituzte elektroiak, eta propultsatzailea ionizatzeko, hau da, karga emateko, baliatzen dituzte. Gero, eremu elektriko bat erabilita, ioiak azeleratu, eta atzerantz botatzen dira, eta akzio-erreakzioaren printzipioa erabi-liz ontzia aurrera bultzatzen da. Kasu honetan, ia tona bat Xenon erabiltzen da propultsatzaile bezala, zientzia-fikziozko pelikuletan hainbat aldiz ikusi dugun halo urdinxka hori sortzen duena.

Eguzki-motore elektrikoak erabilita, espazio-ontzia 3,3 unitate astronomikora dagoen Psychera askoz azkarrago iritsiko da, eta ohiko propultsio kimikoarekin alderatuta, propultsatzailearen % 10 baino gutxiago kontsumituko du. Auto elektrikoak goraldian dauden honetan, zergatik ez espazio-ontzi elektrikoak?

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).