Otsailaren 4an, zapatuan, Agate Deuna ospatuko da Txorierriko Baserri Antzokian, Derion. Horretarako, Taberna Ibiltaria taldeak emanaldia egingo du bertan, 19:00etatik aurrera. Sarreraren truke ez da ezer ordaindu behar izango.
Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Maskara-tailerrak. Otsailean, ludotekan.
Berdintasunaren aldeko futbol-mahaia. Otsailaren 3an eta 4an, 19:30. Partidak, Sondikako eta Derioko gaztelekuetan eta Zamudioko Gaztestazioan. Informazio gehiago, esandako lekuetan.