2020 ira 08 Loiu
Kantautoreak adierazi duenez, lanak euskal diasporaren lana omentzea eta ezagutzera ematea du helburu, izan ere, Euskal Herritik milaka kilometrora egon, zenbait belaunaldien bitartez kulturari, folkloreari eta hizkuntzari eutsi diete. “Amerikan hainbat bira egin ondoren, Urrundik buruan nuen abestia zen. Beharbada sentimentalismoagatik edo 20 urteetan bizi izandako emozio guztiak barneratzeko beharragatik, orain egia bihurtu da. Urrundik zortzigarren euskal probintzia da, handiena eta nortasun bakarrean beste zazpi probintziak biltzen dituena”, esan du Loiuko abeslariak.
2020 mai 08 Larrabetzu
Mixerabliak musika taldeak Arren Erre Nazazu Hiltzean kantearen bideoklipa egin dau konfinamentuan. Kantea Willie Nelson Estatu Batuetako country abeslariaren Roll Me Up And Smoke Me When I´m Dead abestiaren euskarazko bersinoa da, eta taldekide bakotxak bere zatia grabatu dau etxean, gero bideokliparen montaketea egiteko. Lana taldearen YouTube kanalean eta gizarte-sareetan dago ikusgai.
2019 mai 20 Sondika
2019 mai 03 Sondika