Elkarte hori 30 taldek osatzen dute eta behar bereziak dituzten umeen eta horien familien bizi-baldintzak hobetzea du helburu. Aurkezpena arratsaldeko 7etan egingo dute eta bertan hauek hartuko dute parte: Esther Apraiz Derioko alkatea, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”, Leire Elizegi Bizipoza elkarteko laguna, eta Gure Señeak Derioko elkarteko kideak.