Txu-txu trenak eduki zuen arrakasta kontuan hartuta, Santiago egunean ere eskainiko da zerbitzu hori goizez zein arratsaldez, herritarrak jai-guneraino igotzeko. “Bestetik, gastronomia lehiaketa, Lainomendi dantza taldearen saioa eta mozorroen jaia ere oso arrakastatsuak izaten dira”. Jaiek nobedadeak ere ekarriko dituzte. Hala, San Inazio egunean, puzgarrien ordez tailerrak egongo dira. “Alde batetik, euririk balego, ezin izango lirateke puzgarriok ipini; eta bestetik, umeek badakite koltxoneta barik jolasten. Ondo pasatzeaz gainera, tailerretan ikasteko aukera ere edukiko dute”. Gauean ere, dantzaldia egon beharrean, musika talde bat ibiliko da tabernaz taberna kantatzen.
“Azkenik, San Esteban egunean, betiko moduan, kopaua eskainiko da eta gastronomia lehiaketak egongo dira. Baita nobedadearen bat ere, arratsalderako umeei zuzendutako ekintza bat antolatu dugulako. Era berean, musika egongo da jaiei amaiera emateko, eta zerbait jateko ipiniko da”.
Nazioarteko folklore emanaldia harrera ona izaten duen ekintza da. “San Inazio egunean, Kolonbiako talde bat etorriko da hango dantzak erakustera. Normalean, jendetza handia batzen da ekitaldi honetan eta ez dago esertzeko lekurik. Gainera, kopaua ere egongo da. Arrakasta bermatuta dago, beraz”.
Uztailak 25, martitzena. Santiago
11:00: Kalejira.
11:30: Txu-txu trena.
12:30: Meza.
13:15: Dantzak Laiomendi taldearekin.
14:00: Paellak aurkeztea.
16:30: Mus arina.
17:30: Paella txapelketaren sariak ematea.
17:30-19:30: Txu-txu trena.
18:30: Oliver magoa.
19:30: Dj Leg-on eta mozorro jaia.
19:30 Tortillak aurkeztea.
20:30: Tortilla txapelketaren sariak banatzea.
Txu-txu trenaren geltokiak: Kiroldegi aurreko Bizkaibus geltokia, Udako igerilekuak, San Isidro elizaren Bizkaibus geltokia eta San Kristobal.
Uztailak 26, eguaztena. Santa Ana
11:00: Kalejira.
12:30: Meza.
13:00: Sukalkia dastatzea, txosnan.
Uztailak 31, astelehena. San Inazio
11:00: Kalejira.
11:00: Haurrentzako tailerrak.
12:30: Meza eta nagusientzako kopaua.
13:15: Nazioarteko folklore emanaldia, Carmen López folklore dantza taldearen eskutik (Kolonbia).
17:30: Herri kirolak, familientzat.
19:00: Herri kirolak.
20:30: Musika ibiltaria, tabernetatik.
Abuztuak 3, eguena. San Esteban
12:30: Meza.
13:15: Kopaua.
14:30: Sukalki txapelketa.
16:30: Mus arina.
18:00: Umeentzako ikuskizuna: Patxin eta Potxin.
20:00: Sariak banatzea.
20:00: Jaien amaiera, musika eta dastatzea.